NEKaTOENEa


Aurkezpena

Egonaldia: 2014ko Urriaren 04a | 2014ko Urriaren 30a

Matematikan lizentziaduna Euskal Herriko Unibertsitatean (2005), Erasmus mugikortasun beka Kopenhageko Institut for matematiske fag (2003) eta Bigarren hezkuntzako irakasletza unibertsitate-masterra (2011), Lasa irakasleak ederki ezagutzen du irakaskuntza sistema eta esperientzia handia du matematikaren dibulgazioan.
Elhuyar aldizkarian hasi zuen zientzia ezagutarazteko ibilbidea, erredaktore gisa. Irratian eta telebistan kolaboratu du, besteak beste, Norteko Ferrokarrilla (Euskadi Irratia), Arratsalde puntu on (Euskalerria Irratia) eta Teknopolis (ETB) saioetan. Bere irrati programa zuzendu zuen, Plano Konplexua, esperimentu hark zientzia gerturatu zuen irrati libreetara, irrati komunitarioetara eta sare sozialetara. 2012an publikatu zuen Hodeietan, gazteentzako bere lehen dibulgazio nobela.
Matematika irakasle gisa, hurbiletik ezagutzen ditu irakaskuntza sistemaren etapa guztiak. Irakasle izan da Ikastetxe unitarioetan (3-16 urte), Derrigorrezko bigarren hezkuntzako institutuetan eta Batxilergo institutuetan. Horrez gainera, zuzendaritza taldeetan parte hartu du.
Aktiboki parte hartzen du kongresuetan (Acta Latinoamericana de matemática educativa, Investigación en educación matemática, Congreso virtual internacional de enseñanza de las matemáticas, International GeoGebra conference), jardunaldietan (Jornadas para el aprendizaje y la enseñanza de las matemáticas, Jornades de l’Associación Catalana de GeoGebra, Matematikaren irakaskuntza eta ikaskuntzarako Nafarroako jardunaldiak, Jornadas virtuales en didáctica de la estadística, probabilidad y combinatoria, Día de GeoGebra) eta sinposioetan (Sociedad Española de investigación en educación matemática), eta periodikoki publikatzen ditu artikuluak ikerketa aldizkarietan (UNO, Hik Hasi, Revista do Instituto GeoGebra International de Sao Paolo, Cónica, Educación Matemática, Épsilon, Biribilka). Horrez gainera, etengabeko trebakuntza ikastaroak ematen dizkie irakasleei (CAP, GARATU, UEU, Ikastolen Elkartea).
Gaur egun, geometria dinamikoko softwarearen erabilera ikertzen du irakaskuntzan Euskal Herriko GeoGebra Institutuko zuzendaria da.

artistaren web gunea


Nekatoenea | Artisten etxea, Hendaia - Abbadia, 64700 Hendaia - tel: +33 (0) 559 20 37 20 | HARREMANA | Legezko oharrak | iF Diseinuak - 2012