NEKaTOENEa


Aurkezpena

Ziburu (Lapurdi)

Egonaldia: 2012ko Uztailaren 15a | 2012ko Irailaren 23a

Eskulturak izugarri gustatu izan zait beti, eta sorkuntza munduak eta teknika berezien erabilpenak
liluratzen nautenez, Arte Lanbideen Boulle ikastegian hasi nintzen, zuraren zizelkatzeko
hautabidea harturik. Bertan, FMA (Arte lanbideen heziketa) batxilergoa eta DMA (Arte lanbideen diploma) eskuratu nituen, epaimahaiaren goresmenekin. Horri esker, eta eskultura teknikaren menderakuntza osatzeko asmoz, Metalaren Sorkuntzaren tailerrean hasi nintzen.

Heziketa horren denbora berean, Art Blanchet Landowski galdategian lan egiteko aukera izan nuen, hainbat lanbideetan aritzeko ateak zabaldu zizkidalarik. Ondotik, Baionako Arte Eskolan eskultura eta modelatze irakasle izaten hasi nintzen, eta Baionako Louis de Foix lizeoan antolaketa ikasgaiaren ardura nuen.

Egun, Baionako Arte eskolako irakasle izaten segitzen dut, eta Coarraze Nay-eko Gabriel Hauré Arte lanbideen lizeoan ari naiz. Ziburun dudan tailerrean artista eskultore gisa aritzen naiz ere. Land Art eta eskultura erraldoia batzen duen arte izapidean oinarriturik, nire obrak, forma txertatzeko aukera eskaintzen duten lekuen izpiritua harrapatzen saiatzen dira. Nire asmoa, lekua biziberriaraztea delarik, duen izaera propioa, historia eta jendearekin harremanaren bidez.


Nekatoenea | Artisten etxea, Hendaia - Abbadia, 64700 Hendaia - tel: +33 (0) 559 20 37 20 | HARREMANA | Legezko oharrak | iF Diseinuak - 2012