NEKaTOENEa


Aurkezpena

Donostia (Gipuzkoa)

Egonaldia: 2013ko Urriaren 01a | 2013ko Azaroaren 04a

Euskal idazle baten egonaldia « Nekatoenea » etxean Hendaian :

Ekhiñe Egiguren-Azkune hautatua izan da

Euskal kultur erakundeak, « Hogei’ta » labelaren barnean, Euskal Idazleen Elkarteak, eta Euskal Itsasbazterreko CPIEk literatura egonaldi bat antolatu dute, euskal literaturaren sorkuntza bultzatzeko, oroz gainetik idazle gazteak gomitatuz idaztera.

Kalitate oneko lau egitasmo eskuratu ditugu, eta azkenean, Ekhiñe Egiguren hautatua izan da.
Donostian sortua da 1978an, arkitektoa da lanbidez bainan denbora anitz iragaiten du, idazten eta irakurtzen.

Oroz gainetik poesiak idazten ditu. Hamalau urteetan irabazi zuen bere lehen literatura saria eta geroztik beste hainbat lortu ditu, gehienak poesía lanentzat (Koldo Michelena, Urruzuno sariak, Pasaiako poesia lehiaketa, etabar).

Hain zuzen, Hendaiako egonaldi honetan, Anton Abbadie zientzialariak bultzatu zituen Lore jokoetarik abiatuz, pieza poetikoak sortuko ditu, autorearen sormenari lotuak, pentsamendu eta hausnarketa pertsonalak izanen direnak.

Idazketa egonaldia Hendaiako Abbadia Eremuan, « Nekatoenea » deitzen den etxean iraganen da 2012ko urriaren 1etik azaroaren 4a arte. (hilabete batez). Apartamendu bat eta ahalbide teknikoak idazlearen peskizan ezarriak izanen dira.

Obra egina izanen delarik, idazleak kolegioko eta lizeoetako ikasleekin topaketak eginen ditu 2013an, edukinaren aipatzeko, halaber bere idazle ibilbidea.

artistaren web gunea


Soinuak


Warning: mysql_fetch_array() expects parameter 1 to be resource, object given in /home/proiekt/www/nekatoenea/liburu/php/katalogoartist.inc.php on line 55

Nekatoenea | Artisten etxea, Hendaia - Abbadia, 64700 Hendaia - tel: +33 (0) 559 20 37 20 | HARREMANA | Legezko oharrak | iF Diseinuak - 2012