NEKaTOENEa


Aurkezpena

Egonaldia: 2014ko Uztailaren 01a | 2014ko Uztailaren 20a

Marc Fontenelle - Lillen jaio zen eta gaur egun Paris eta Biarritzen artean bizi da, azken honetan irakasle jarduten duelarik. Bere formazio artistikoa ikasketa anitzen bitartez eraikitzen da: gau eskolekin hasten da, Arte Ederrekin jarraitzen du Lillen eta beranduago Parisen, George Jeanclosen tailerrean, Aprisko Arte unibertsitatean osatzen delarik ikerketarako master batekin, arte plastikoak eta hedabide berriak espezializazio gisa hartuz. Jeanclos tailerra abangoardiakotzat hartzen zen 1980an, non lan metodologia praktiko eta teorikoa esplotazioan oinarritzen den zentzu zabal eta abstraktu batean, bertan giza ereduak ordezkatu egiten zirelarik antzarak, ahateak edo akuriak erabiliz... Marc Fontenelle ikerketan hasieratuko da era guztietako materialez baliatuz. Esperimentazioak inspiratu tematu arazi eta liluratu egingo du. Azkenean eskolatik joango da eta tailer bat sortuko du Pantinen (Seine st Denis). 19 urte beranduago. Paisajista talde batekin gurutzatuko da Versallesgo École Nationale Supérieu de Paysage-n (ENSP), nortzuek gonbidatu egingo duten, batetik, bolumenaren inguruan erakutsi diezaien baina, batez ere, zenbait proiektutan parte har dezan, paisaian merkatu publikoak egtera, kasu. Garai honek ateak irekiko dizkio garapen bete batera eramanaz, ENSP-an Arte Plastiko eta Ekologia departamentuen arteko lotura bat sortuz. Esperientzia hauek aberastu egingo dute, jardinarekin egingo du lan eta begirada berri bat garatuko du, zeina bere buruarengan ere ipiniko duen, bere jakintza berrien originaltasuna eta savoirs-fair- a aldarrikatuz. Manierismoa, pseudo-zientzia, utopia, pentsamendu bisionarioa, eta batez ere aurrean duen eta arreta deitzen dion guztiarekiko da sentikorra. Marc Fontenellek bulkada azkarrekin egiten du lan, eta denbora gelditu araztea du gogoko, geldiro nola luzatzen den ikusiz. Une honetan, Marc Fontenellek bere obra eraiki eta jakitunari jarraitzen dio, eta honek zehaztasunez sailkatu edo definitzea zailtzendu.

Olivier Marty artista da eta irakasle jarduten du Versallesko École Nationale Supérieure de Paysage-n (ENSP) hezkuntza artistikoa irakatsiz. Paisaia bere lanaren muinean dago betidanik: maiztasunez mota guztietako eremuetatik ibiltzen da, Frantzian eta atzerrian, gero tailerrean lantzeko materialaren bila. Miatutako lekuak urbanoak izan daitezke, hiri periferiak, landa eremuak, industriaguneak... Aldi bakoitzean lurrak neurtzeko lanari ekiten dio, informazioa biltzeari, enkontruak izateari. Esperientzia fisikoa oso garrantzitsua da, kontestuetan labaintzen da aukeren arabera. Lan hauek bere prozesua beste artista batzuenekin gurutzatzea ahalbidetu dio: koreografoak:(Emmanuelle Huynh, Olivia Granville, Christine Bastin…), musikariak (François Cotineau, Michel Maurer, Arnaud Sallé), poetak (Tita Reut, Olivier Blin, Esther Salmona), paisajistak (Agencia Taktyk) etb. Esplorazio hauek proposamen plastiko anitzak eragiten ditu, non pintura den ardatz nagusia, beti marrazkiez eta zenbaitetan bideoez lagundua. Marrazkiak eta pinturak lekuen errealitatea gogora arazten badute era saiheskor, abstraktu batean, bideoak kontrapuntu bat dakar, askoz ere zehatzagoa. Erakusketa berrienek instalazio apal batzuk ere biltzen dituzte: erakusketa eremura eramandako espazio urbanoaren atalak, beren horretan utziak zein apur bat aldatuak.

Marc Fontenelle eta Olivier Martyren egonaldia

Datak: 2014ko uztailaren 1etik 20ra bitartean
Lantegia: Tabakaleraren Sukaldean uztailaren 17 eta 18an

LURRAREN OKUPAZIOA
Lantegia. Marc Fontenelle eta Olivier Marty
Proiektua eremu publiko abandonatu bat erabiltzean datza, kontu handiz aukeratua Tabakalerarekin, okupatu eta ondoren antolatzeko hausnarketa eta denbora bateko lan eremu gisa. Behin leku hau aukeraturik, gure kokalekuen laburpen bat egingo dugu, bakoitzaren ezaugarri espazialak, sozialak, ekologikoak... deskribatuz, baita duten pontentzial artistikoa ere. Hurrengo pausuan espazioaz jabetuko gara, gure presentzia ezarriko dugu eremuan, mugak adieraziz, perimetroa, sarbide modalitateak eta kanpoaldean lan egitea ahalbidetuko diguten instalazio xume eta iraungikorrak. Lan plataforma honetan, jarrera artistiko eta intuiziozko batetaz soloik baliatuz, interbentziorako protokolo ezberdinak probatuko ditugu, esaterako, soiltzea, erauztea, sailkatzea, antolatzea, babestea, azaltzea, ezkutatzea...baita ere kartografiak egitea, mararztea, argazkiak ateratzea, filmatzea... In situ burbutuko dugun lan honetatik abiatuta, posible izango dugu Nekatoeneako tailerrean, “prototipoak” eraikitzea: maketa txiki batzuk, zeintzuek mickro-jardinak aurreratuko dituzten. Hauek utopia neurrigabe bateko erregistroaren parte dira, gero donostiako eremu libreetan banatu ahal izango direlarik. Prototipo hauek Sukaldera mugituko dira gero eta, prestakuntza marrazkiekin, mapekin eta bideoekin batera, jendartean aurkeztuko dira amaierako tailerraren esparruan.

Tailer honetan zehar, trukaketa parte hartzaile bat ezarri nahiko genuke, ikasle talde hala lekuko beste pertsona batzuekin. Giza performance bat litzateke, Marc Fontenellek eta Olivier Martyk zuzendua, proeiktuaren jarraitzea ahalbidatuko lukeena bestebegira etainstrumentupean, publikoaren eta artistaren arteko pasabide bat sortuz.


Bideoak


Warning: mysql_fetch_array() expects parameter 1 to be resource, object given in /home/proiekt/www/nekatoenea/liburu/php/katalogoartist.inc.php on line 41

Nekatoenea | Artisten etxea, Hendaia - Abbadia, 64700 Hendaia - tel: +33 (0) 559 20 37 20 | HARREMANA | Legezko oharrak | iF Diseinuak - 2012