NEKaTOENEa


Aurkezpena

Bilbo (Bizkaia)

Egonaldia: 2014ko Ekainaren 10a | 2014ko Uztailaren 04a

Miriam Isasi Arce
Arte Ederretan lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitatean, ikasketa hauen parte delarik Accademia di Belle Arti de Bologna-n eginiko egonaldia. 2007An Ikasketa Aurreratuen Diploma eskuratu zuen. Egun bere Doktoretza Tesi Internazionala bukatzen ari da eskultura departamentuan, UNAM (Mexico) eta EHU/UPV-ren artean.
Ikasketa akademiko hauez gain, bere ezagutza zabaltzen dihardu tailer eta seminarioetan parte hartuz, bere lan ildotik hurbilen dauden sortzaileekin. Esaterako: Francesc Torres, Pep Agut edo Antoni Muntadas, besteak beste. Bekak eta laguntzak jaso ditu, ekoizpenerako zein ikerketarako, instituzio ezberdinengandik: ARTIUM Arte Garaikideko Zentro-Museoa, Vitoria-Gasteiz (2007) edo Eusko Jaurlaritzaren ikertzaile formaziorako beka (2010-2014). Uneko errealitate artistikoarekin batera hazten jarraitzeko aukera eman dioten erresidentziak ere burutu ditu: MA Studio-ren erresidentzia Pekinen (2010) edota Bilbaoarte Fundazioaren erresidentzia beka (2012).
Egindako erakusketa kolektibo eta indibidualen artean honakoak nabarmentzen dira: Entornos próximos. ARTIUM, Vitoria-Gasteiz (2006), [CAB] Centro de Arte Contemporáneo de Burgos (2007), La metodología del proyecto. MUSAC, Museo de Arte Contemporáneo de Castilla y León (2012), Equilibrio inestable. Bilbaoarte Fundazioa Sala. (Bilbo. 2013). Que se pare el mundo, que yo me bajo. Guggenheim Bilbao Museoa (2013).

Estibaliz Sádaba Murguía artista da. Emakumearen arketipoen ikerketa eta dekonstrukziotik, bere obrak diskurtso agintariaren aurkako estrategiarekin bat egin nahi du, bereziki artearen munduan: hau da bere azkenaldiko lan guztien abiapuntua. Lan gehienak performance-en gauzatzean oinarritzen dira, non gorputza aldi berean instrumentu eta esperimentazio eremu den, eta bideoa baliabide egokiena ekintzaren erregistroa egiteko nahiz ondorengo ediziorako. Bestalde, beste lan adar bat ere garatu du politika kulturalen eta sormen lanaren analisiaren bitartez, agerian utzi nahian nola artistak “proletario intelektual” gisa ikusten diren, eta erakutsiz nola artearen munduan berdintasun eza era berean errepikatzen den.
Bere azken erakusketen artean aurkitzen ditugu honakoak: Por un desmantelamiento sistemático de la cuestión identitaria (Centro de Arte Santa Mónica. Barcelona). RE.act.feminism#2. (Berlin, Fundació Antoni Tapies); Fábulas problemáticas. (AECID; Chile, Argentina); Caras B del video arte (Seúl. Sydney); Tesoro público (economías de realidad) (ARTIUM. Vitoria-Gasteiz). La internacional cuir. (MNCARS, Madrid). Imágenes de un proyecto entre el arte y el feminismo. MUSAC;

Miriam Isasi eta Estibaliz Sadabaren EGONALDIA 2014ko ekainaren 10etik 22ra
Ekainaren 19an 19:00etan topaketa irekia Nekatoenean
Lantegia: Tabakaleraren Sukaldean, uztailaren 1etik 4ra

AKZIOAK ETA DERIBAK ERAIKIZ
Lantegia. Miriam Isasi eta Estíbaliz Sábada

Tailer honetan, parte hartzaileak bizi garen une eta espazioaz jabetu daitezen nahi dugu, ekintzaren bitartez .Praktika performatibo ezberdinez baliatuz, Deribak eta Akzioak kasu, baita espazio publikoa okupatzeko modu ezberdinak ere. Laborategi kolektibo eta indibidual batean oinarritzen da, non praxisetik abiatuta, sinergia eta esanahi anitz eta irekiak eragin nahi diren.
60 eta 70. hamarkadako performance historikoak aurkeztuko ditugu, eta egun egiten direnetara heldu arte izan duten bilakaera ikusiko dugu. Testuinguru artistikoan, espazio publikoaren manifestaziorako okupazioaz arituko gara, errealitatearen eta fikzioaren arteko errepresentazio eta jolas leku gisa, proiektu esanguratsuen bitartez eta baita geuretzat hala diren beste batzuen bidez ere.

artistaren web gunea


Nekatoenea | Artisten etxea, Hendaia - Abbadia, 64700 Hendaia - tel: +33 (0) 559 20 37 20 | HARREMANA | Legezko oharrak | iF Diseinuak - 2012