NEKaTOENEa


Aurkezpena

Usurbil (Gipuzkoa)

Egonaldia: 2013ko Urriaren 07a | 2013ko Urriaren 30a

"Nekatoenea" euskal idazle egonaldiaren 2013 edizioa: Yolanda Arrieta hautatua izan da.
Euskal Itsasbazterreko CPIEk, Euskal kultur erakundeak eta Euskal Idazleen Elkarteak antolatu Hendaiako literatura egonaldia egiteko Yolanda Arrieta idazle bizkaitarra izan da hautatua.
Idazketa egonaldia 2013ko urrian iraganen da.
Yolanda Arrieta Malaxetxebarria (Etxebarria, 1963) Usurbilen bizi da gaur egun. Irakasle ikasketak egin zituen, eta baita Antzerkia eta Kultur eta Gizarte Antropologia ere. Idazketa sortzailearen inguruko tailerrak gidatzeaz gain, Literaturara hurbiltzeko saioak egiten ditu haur txikien guraso eta irakasleekin (www.nitikgura.com. Hainbat liburu argitaratu ditu Haur eta Gazte literaturan zein helduenean. Literatura ardatz duten zenbait produktu ere sortu ditu: testu liburuetako Literatura atala, egutegi olgetariak, postalak, margotzeko liburuak, album familiarra... Prentsan ere aritu izan da azken urteotan.
Itsasbazterreko CPIEk, sorkuntza egonaldi egitasmoen artean, idazleei ere luzatu die aukera orain hiru urtetik hona. Programa hau Euskal Kultur Erakundea (www.eke.org) eta Euskal Idazleen Elkartearen partaidetzari esker gauzatzen da (www.nekatoenea.eu). Aurreko urteetan Fernando Morillo eta Ekhine Egiguren idazleak izan ziren Hendaiaratu zirenak bertan nobela eta olerki bilduma sortuz.
Obra egina izanen delarik, idazleak kolegioko eta lizeoetako ikasleekin topaketak eginen ditu, edukinaren aipatzeko, halaber bere idazle ibilbidea.

artistaren web gunea


Argazkiak

Yolanda ARRIETA kalakan NEKaTOENEaN

Warning: mysql_fetch_array() expects parameter 1 to be resource, object given in /home/proiekt/www/nekatoenea/liburu/php/katalogoartist.inc.php on line 27

Soinuak


Warning: mysql_fetch_array() expects parameter 1 to be resource, object given in /home/proiekt/www/nekatoenea/liburu/php/katalogoartist.inc.php on line 55

Nekatoenea | Artisten etxea, Hendaia - Abbadia, 64700 Hendaia - tel: +33 (0) 559 20 37 20 | HARREMANA | Legezko oharrak | iF Diseinuak - 2012