NEKaTOENEa

Aurkezpena

Egonaldia: 2015eko Uztailaren 28a | 2015eko Irailaren 30a

Luc Richard eta Stefano Bonadonnaartista bikotea izan da hautatua 2015.eko Erlaitzaren Bestaren kari egindako eskaera artistikoari buruzko egonaldia egiteko. Luc Richard, artista frantziarra, Parisen sortua 1975.eko abenduaren 12an, bizi eta lan egiten du Bordelen. Bere arte-lanen eremuan paisaia-instalazio batzuk ditu eta arte-lan txiki edo handien zaharberritzea. Material ezberdinak erabiltzen ditu: zura, altzairua, erretxina, bildutako objektuak eta lan egiteko, nahiago izaten du lekuan bertan aritzea.. Atsegin du arte herrikoaren ideia, arte-galerietako mundu garratzetik kanpo. "... taldelanean, Chaumons-sur-Loire-ko loretokietako munduarteko lehiaketan aipatuak izan ginen 2006an, bai eta Espainiako Allariz Loretokietako munduarteko lehiaketan ere 2014an. Paisaia eta kanpo-lanetako arte-lanen obratze jabetasunean urte anitzez lan egin ondotik, begiralea barneratuko duen irudimeneko munduaren ateak irekitzen dituen instalazioa landu nahi dugu. Gure arte-lana lekuaren arabera garatzen dugu, arte-lanak espazioarekiko duen egokitasuna lehentasuna izanik. Gure lanaren eginmoldea atzera begira hasten da, marrazkiekin hasten gara, lekuaren zailtasunak eta antolaketa-arauak kontutan hartuz. Koherentzia dugu begi bistan hasieratik, kontzepzio atalekin hasi eta gauzatzera arte, horren ondotik atsegin dugu gure lana partekatze publikoarekin”.

artistaren web gunea

Argazkiak

Fête de la corniche 2015 Installation Manchôtsdevants de Luc Richard et Stefano Bonadonna
Fête de la corniche 2015 Installation Manchôtsdevants de Luc Richard et Stefano Bonadonna
Fête de la corniche 2015 Installation Manchôtsdevants de Luc Richard et Stefano Bonadonna
Fête de la corniche 2015 Installation Manchôtsdevants de Luc Richard et Stefano Bonadonna


Informa zaitez, berripapera elektronikoari harpidetu

Nekatoenea Artisten etxeak berripaper elektronikoa plantan jarri du.

Izena eman eta azken berriak zein egitasmo deialdiak zuzenean zure postakutxa elektronikoan jaso!

Nekatoenea | Artisten etxea - Abbadia, 64700 Hendaia - tel: +33 (0) 559 20 37 20 | HARREMANA | Legezko oharrak | iF Diseinuak - 2012 - 2017