NEKaTOENEa

Aurkezpena

Egonaldia: 2015eko Uztailaren 28a | 2015eko Irailaren 30a

Egonaldia: 2015ko Uztailaren 28tik Irailaren 30era Stefano Bonadonna eta Luc Richard artista bikotea izan da hautatua 2015.eko Erlaitzaren Bestaren kari egindako eskaera artistikoari buruzko egonaldia egiteko. Stefano Bonadonna, Paisaia Arkitekto italiarra, Turinen sortu zen 1965.eko azaroaren 3an eta Frantzian bizi da 1994ez geroztik. Orain 10 urtetik bere kasa lan egiten du edo agentzia baten bitartez loretoki edo paisaia proiektuen prozeduren atal guzietan. Une honetan, besteak beste, elkarkidetasuneko parke pribatu bateko obratze nagusitasuna du bere gain. "... taldelanean, Chaumons-sur-Loire-ko loretokietako munduarteko lehiaketan aipatuak izan ginen 2006an, bai eta Espainiako Allariz Loretokietako munduarteko lehiaketan ere 2014an. Paisaia eta kanpo-lanetako arte-lanen obratze jabetasunean urte anitzez lan egin ondotik, begiralea barneratuko duen irudimeneko munduaren ateak irekitzen dituen instalazioa landu nahi dugu. Gure arte-lana lekuaren arabera garatzen dugu, arte-lanak espazioarekiko duen egokitasuna lehentasuna izanik. Gure lanaren eginmoldea atzera begira hasten da, marrazkiekin hasten gara, lekuaren zailtasunak eta antolaketa-arauak kontutan hartuz. Koherentzia dugu begi bistan hasieratik, kontzepzio atalekin hasi eta gauzatzera arte, horren ondotik atsegin dugu gure lana partekatze publikoarekin”.

artistaren web gunea


Informa zaitez, berripapera elektronikoari harpidetu

Nekatoenea Artisten etxeak berripaper elektronikoa plantan jarri du.

Izena eman eta azken berriak zein egitasmo deialdiak zuzenean zure postakutxa elektronikoan jaso!

Nekatoenea | Artisten etxea - Abbadia, 64700 Hendaia - tel: +33 (0) 559 20 37 20 | HARREMANA | Legezko oharrak | iF Diseinuak - 2012 - 2017