NEKaTOENEa

HUNT - Julie Chaffort artistaren erakusketa

2018ko Irailaren 03a

Julie Chaffort-en HUNT erakusketaren inaugurazioarat gomitatzen zaituzte IEZI Euskal Itsasbazterrak: Irailaren 14ean, ostiralez, 19:00


Artistak, instalazio moduan aurkezten du Hendaiako Nekatoenea egonaldiaren bitartean sortu duen HUNT filma, Euskal Herriko biztanleekin auzo-lanean osatu duena.


Arte-lana, errealitate eta fikzio artean kulunkatzen da, pertsonaien bortizkeria egoeren irrazionalitatearekin txertatuz.. Jenderik gabeko paisaia euritsu eta elurrez estalitakoetan noraezean ibiltzen diren nerabe batzuen irudiak dira, pertsonai bitxi eta batzuetan zoragarrien artean: oihan erdian aintzinatzen den hildako osto sasia edo ozeanoaren aintzinean kantu difonikoak oihukatzen duen gizaki itxura duen ahuntza bezala.


Erakusketaren datak: Irailaren 12tik 25erat


Proiektu hori InPACT - Initiative pour le partage culturel dotazio fondoaren sustenguari esker eramana izan da.


Informazio pratikoak:

Idekitze ordutegia: asteazkenetik iganderat 13:00tik 19:00rat

Salbuespenez ondare egunen asteburuan idekia

Sartzea urririk

Bisitak: irailaren 15ean larunbatez, 16an igandez, 19an asteazkenez, 22an larunbatez goizeko 11tik 12rat eta arratsaldeko 4etatik 5erat.




Informa zaitez, berripapera elektronikoari harpidetu

Nekatoenea Artisten etxeak berripaper elektronikoa plantan jarri du.

Izena eman eta azken berriak zein egitasmo deialdiak zuzenean zure postakutxa elektronikoan jaso!

Nekatoenea | Artisten etxea - Abbadia, 64700 Hendaia - tel: +33 (0) 559 20 37 20 | HARREMANA | Legezko oharrak | iF Diseinuak - 2012 - 2017