NEKaTOENEa

Oporretan sortuz - Erlearen modura

2019ko Otsailaren 08a

Otsaila 26 eta 27 - 09:30 – 16:30

Erleak nektar bilketarako hartzen duen bidea, bertan eztia eta argizaria sortuz, ez al da benetako “prozesu artistikoa”? Haurrak horretan oinarrutuko dira, Thomas Loyatho artistak lagundurik, arte pieza bat sortzeko igeltsua, pigmentuak era... beren irudimena erabiliz.

NEKaTOENEako egun hauetan, erladi bat bezala ibiliko gara. Banako bakoitzak bere zigilua eginen du, argizaria erabiliz eta atxikiko du nortasun elementu bezala. Beraz, aterako gara loraketa egitera, han hemenka gauzatxo ikusgarriak, aleak, pigmentuak, harrixkak, itsasoak ekarritakoak bilduz. Erletegira itzultzean, burbuilak eginen ditugu bertan segeretuz (edo ez) norberak bere historiari buruzko zerbait ezarriz. Zigiluak itxiko du burbuila.


8-12 urteko haurrentzat / Landa-bazkaria ekarri / Prezioa: nahi dena, baina 15eko bermea eman behar da izena ematerakoan / Topalekua izena ematerakoan zehaztuko da: 05.59.74.16.18 edo cpielittoralbaque.sorkuntza@hendaye.com




Contact|RSS Berriak|RSS Deialdiak

Nekatoenea | Artisten etxea - Abbadia, 64700 Hendaia - tel: +33 (0) 559 20 37 20 | HARREMANA | Legezko oharrak | iF Diseinuak - 2012 - 2017